Sakontzeko, irakurri: «Irlandar mitologia»

Dullahan-a, irlandar mitologiako izaki bat da. Izaki hau irlandar maitagarrien mudukoa zen eta Sligoko konderrian eta Downeko konderrian oso aktiboa zen.

Kondaira aldatu

Dullahan-ek ez du bururik sorbal gainean, baina bere eskubiko eskuan darama. Burua koloreduna dun eta pasta zahar edo gazta mohotsuaren antzekoa, erabat laua. Imentzio ikaragarri batek bere aurpegia belarri batetik bestera banatzen du, eta begiak txikiak eta beltzak ditu. Buru osoak intentsoki dizdira egiten dio erirtzen zaion materia fosforenzentearekin eta izakiak hau irlandar landa ilunetan ibiltzeko esku-argi moduan erabili dezake. Dullahan-ak naturaz gaindiko ikuspena du. Bere burua goikaldean banaturik eramanda, gau ilunetan landetan zehar distantzia zabaletan ikus dezake. Dullahan-a gehienetan zaldi beltz baten gainean joan ohi da, gauez trumoi hotsa atereaz. Giza bizkarrezur bat erabiltzen du zigor moduan. Zaldiak txinpartak ateratzen ditu eta bere sudur zuloetatik sugarrak ateratzen dira. Esan ohi denez, gauerdi inguruan, jai edo irlandar otorantza egunetan, beltzez jantzitako zaldun basatia irlandar landetan zehar ilunpean zaldiz doala ikus daiteke.

Izaki hau Golden Sun: Aro Galdua, bideo-jokoaren pertsonai garrantzitsuenetakoa da.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu