Dublin Handiaren Eremua

Numbered map of the Greater Dublin Area
  1. Dublin
  2. Dun Laoghaire-Rathdown
  3. Dublin Hegoaldea
  4. Fingal
  5. Meath
  6. Kildare
  7. Wicklow

Dublin Handiaren Eremua (irlanderaz, Mórcheantar Bhaile Átha Cliath; eta ingelesez, Greater Dublin Area edo GDA) Dublingo lau konderriak (Dublin hiria, Dublin Hegoaldea, Dun Laoghaire-Rathdown, eta Fingal) eta inguruko beste hiruak (Kildare, Meath eta Wicklow) izendatzeko erabiltzen den deitura da. Terminoak ez du inolako batasun politiko edo administratiborik adierazten, eta, batzuetan, Dublingo metropoli-eremua eta aldiriak ere izendatzeko erabiltzen da.

Deitura hau Planning and Development Act, 2000 (21. atala) delako hirigintza-planean eta beste hirigintza-tresna batzuetan hasi zen erabiltzen. 2003ko Lurralde Antolakuntzarako Planak ere bereizi zituen, Dublin Handiaren Eremuan, "metropoli eremua" eta "inguruko barrutiak", azkenengo honetan landagunean dauden tamaina desberdineko hainbat herri sartuz.

Biztanleak aldatu

Dublin Hiriko biztanleak, inguruko hiru konderrietakoak (Fingal, Dublin Hegoaldea eta Dún Laoghaire-Rathdown) eta Dublin Handiaren Eremua osatzen duten kanpoaldeko beste hiruetakoak (Meath, Kildare eta Wicklow) kontatuz, Irlandako Estatistika Bulego Nagusiak eginiko 2016ko erroldaren arabera, 1.904.806 dira.[1] Honek Irlanda osoko biztanleriaren % 40,03 esan nahi du. Irlandako Estatistika Bulego Nagusiaren aurreikuspenen arabera, 2021erako 2,1 milioi izan litezke, eta 2026an, berriz, 2,4 milioi.[2] Datuok biztanleriaren proiekzioari buruz arestian argitaratutako txosten erregional batean ageri dira, eta gaur egungo joera demografikoak bere hartan jarraituko duela suposatuz.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu