Dresdenen bonbardaketa
(«Dresdeko bonbardaketa» orritik birbideratua)
Dresdenen bonbardaketa Bigarren Mundu Gerran barnan 1945eko otsailaren 13 eta 15 bitartean Erresuma Batuko (RAF) eta AEBetako (USAF) hegazkineriak Dresden hiriaren kontra burututako ekintza armatua izan zen.
Dresdenen bonbardaketa | |
---|---|
Mota | carpet bombing (en) aerial bombing of a city (en) |
Honen parte da | strategic bombing during World War II (en) |
Denbora-tarte | 1945eko otsailaren 13a - 1945eko otsailaren 15a |
Data | 1945eko otsailaren 15a |
Kokaleku | Dresden |
Herrialdea | Hirugarren Reicha |
Pertsona hilak | 25.000 22.700 |
Pertsona zaurituak | 15.930 |
Jomuga horren beharra eta egokitasuna zalantzan jarrita eta hildakoen kopuruak hain handiak izanda (historialariak ez datoz bat, baina 50.000 inguru izan ziren), gerra horretako ekintza armaturik polemikoenetakoa da. Arthur Harris britainiar mariskala izan zen bonbardaketa horren diseinatzailea. Pentsalari askok, tartean Günter Grassek, gerra krimentzat jo dute bonbardaketa hau. Alemaniar neonaziak horretaz baliatzen dira (Bombenholocaust -bonben holokaustoa- izena ematen diote) historia berridazteko.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Alemaniako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |