Dreiländereck (Basilea)
Dreiländereck Basilea hirian eraikitako monumentua da. Frantzia, Alemania eta Suitza arteko muga hirukoitza adierazten du. Frantzia eta Suitza arteko muga, Frantzia eta Alemania arteko muga eta Alemania eta Suitza arteko mugak bertan biltzen dira.
Dreiländereck (Basilea) | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu | Suitza |
Suitzako kantonamendua | Basilea Hiria |
Koordenatuak | 47°35′N 7°35′E / 47.59°N 7.59°E |
Berez, muga hirukoitza Rhin ibaiaren erdian dagoenez, monumentua suitzar aldean dago, 150 metrotara hego-ekialdean.[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) «Dreiländereck - Basel, Switzerland - Official Local Tourism Attractions on Waymarking.com» Waymarking.com.
Kanpo estekak
aldatuArtikulu hau arteari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |