Ireki menu nagusia

BizitzaAldatu

Ekonomia-ikasketak egin zituen, eta Berkeleyko Unibertsitatean (Kalifornia) egin zuen doktoregoa. Irakasle izan zen hogeita hamahiru urtez Seattleko Unibertsitatean (Washington).

Ekonomiaren ikerkuntzan eman ditu ahaleginik handienak. Europa eta Estatu Batuetako garapen historikoan eta hazkuntza ekonomikoan erakundeek izan duten zeregina aztertu du. 1993an, Ekonomiako Nobel saria jaso zuen Robert Fogelekin batera, ekonomiaren historiaren ikerkuntzan egindako berrikuntzengatik.

Hainbat liburu argitaratu ditu, hala nola The Rise of the Western World: A New Economic History (1973), Growth and Welfare in the American Past (1974) eta Structure and Change in Economic History (1981).

ErreferentziakAldatu