Santa Maria della Salute

Santa Maria della Salute (Osasunaren Andre Maria) basilika Veneziako eliza garrantzitsua da. Hiriko beste elizak bezala (Chiesa del Santissimo Redentore, ) hau ere, veneziarren ex-votoa da, 1630eko izurritearen ondorioz. Arkitektoa Baldassare Longhena izan zen. Estiloaren ikuspuntutik barrokoa da. Lanak 1687an bukatu ziren.[1]

Santa Maria della Salute
Basilica di Santa Maria della Salute
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Veneto
Italiako hiri metropolitarraVeneziako Hiri Metropolitanoa
Italiako udalerriVenezia
Ur-masaVeneziako Ubide Handia
Koordenatuak45°25′50″N 12°20′05″E / 45.43057°N 12.33473°E / 45.43057; 12.33473
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXVII. mendea
Izenaren jatorriaMaria
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaPatriarchate of Venice (en) Itzuli
IzenaOur Lady of Good Health (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaBaldassare Longhena
Materiala(k)Istrian stone (en) Itzuli
Estiloaarkitektura barrokoa
Dimentsioak47 (zabalera) × 70 (luzera) m
Ondarea
Webgune ofiziala

Historia aldatu

Izurritea Mantuako kondearekin batera. Aipatutako noblea, kutsatuta, Lazzaretto Vecchio uhartean baztertu zuten. Baina, aurretik, zurgile batekin kontaktua izan zuen eta hortik hiri osoan zabaldu zen. 1630eko martxoaren 22an, Veneziako Aitalehenak Andra Mariari promesa egin zion: izurritea bukatuez gero, Santa Maria della Salute izeneko eliza altxatuko zutela eta hiriko agintariek, gertaera betiko oroitzeko, bertara eskerrak ematera joango zirela. Martxoaren 26an herria eta Duxa, Nicolás Contarini, San Marko plazan bildu ziren otoitz egiteko. Izurritea bukatu zenean 80.000 veneziar hilda zeuden, 600.000 Errepublikaren lurralde osoan (Bresciatik Triesteraino). Hil ziren artean Dux bera eta Aitalehena zeuden.

Elizaren eraikuntza 1631an hasi zen, Veneziako aduanan, Punta della Dogana izeneko tokian. Arkitektoa Baldassare Longhena izan zen. Lanek berrogeita hamasei urte iraundu ziren. 1687ko azaroaren 9an bukatu ziren; egun horretan Aitalehenak, Alvise Sagredik, bedeinkatu zuen. Basilika aukeratutako tokian eraikitzeko aintzirari lurra irabazi behar izan zion eta horretarako 1.156.650 zutoin sartu behar izan ziren.[2] 1921ko abenduan Benedikto XV.ak basilika izendatu zuen.

Arkitektura aldatu

Kanpotik deigarria da fatxadaren aberastasuna. Arkitekturak argi-ilun ugari eta interesgarriak sortzen ditu. Deigarriak dira baita ere kupula heltzeko ikusten diren boluta handiak.

Habearte nagusiak oktogono itxura du. Haren gainean kupula hemisferikoa dago; haren inguruan sei kapera txikiago daude. Presbiterioa eta aldare nagusia beste elementuen gainetik gailentzen dira. Aldare nagusiaren gainean multzo eskultoriko bat dago: Ama Birjina haurrarekin; multzo horrek osasunaren sinboloa da eta Francesco Morosini duxak Kretatik eraman zuen 1670an, uhartea turkiarren eskuetan utzi behar izan zutenean.

Sapaian Tizianoren hiru lan ikus daitezke: Abelen heriotza, Abrahamen sakrifizioa eta David eta Goliat. Sakristian ere margolan interesgarriak ikus daitezke.

Festa aldatu

Azaroaren 21ean "Festa della Madonna della Salute" (Osasunaren Andra Mariaren Festa) ospatzen da. Egun horretan San Marko plazatik basilikaraino txalupen zubi bat egiten da jendea elizara otoitz egiteko joan dadin. Oso festa maitatua da Venezian.[3]

Iruditegia aldatu

Fatxada aldatu

Beste ikuspegiak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. .
  2. Norbert Huse – Venedig. Von der Kunst eine Stadt im Wasser zu bauen – Verlag C.H. Beck – ISBN 3406527489
  3. .

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Santa Maria della Salute