Donosti Berri elkartea
Donosti Berri elkartea Gipuzkoako Donostia hiriburuko elkarte bat da, hain zuzen ere Donostiako Amara Zaharrean dago. 1922an sortua,[1] 2022an mendeurrena ospatu zuen. Lokal desberdinak ezagutu ditu.
Donosti Berri elkartea | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Mota | Elkartea |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Historia | |
Sorrera | 1922ko maiatzaren 1a |
Historia Aldatu
Amara auzoa XX. mendearen lehenengo urteetan lantegiz, negozioz eta, batez ere, langilez bete zen. 1922ko maiatzaren 1ean auzoa mugiarazteko elkarte hau sortu zuten, nolabait, elkarbizitza sustatzeko. Amara Donostia berria zenez garai hartan, Donosti Berri izena jarri zioten elkarteari.[2]
Donosti Berriko lehenengo bazkide eta presidenteetako bat izan zen Marzelino Zeligueta, eta frankistek, Donostia euren mende hartu zutenean 36ko gerran fusilatu zuten. Hasieran, Ondarretako espetxean sartu zuten Celigueta, eta, ondoren, Hernanin fusilatu zuten. 2022an elkarteak oroigarri bat jarri zuen haren omenez.[3]
Gerra ondoren Donosti Berri oso elkarte aktiboa izan zen. Franco hil ondoren, bestetik, Donostia osoko benetako erreferentea bihurtu zen. Emakumeen presentzia onartu zuen Donostiako lehen elkartea izan zen.[4]
Aktibitateak Aldatu
- Auzoko jaiak
- Mendi irteerak
- Txirrindularitza eskola
- Olentzaroren etorrera
- Santa Agata jaia
- Ongintzarako ekitaldiak
- Elkarte gastronomikoa
- Kirol txapelketak