Dona Ana zubia

Mozanbikeko zubia

Dona Ana zubia (portugesez: Ponte Dona Ana) Mozanbiken dagoen trenbide zubi bat da. Zambezi ibaia zeharkatzen du eta horrela Mutarara eta Vila de Sena herriak lotzen ditu.

Dona Ana zubia
Kokapena
Herrialdea Mozambike
Province of MozambiqueTete probintzia
District of MozambiqueMutarara District
Koordenatuak17°26′31″S 35°03′07″E / 17.4419°S 35.0519°E / -17.4419; 35.0519
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1935
Arkitektura
DiseinatzaileaEdgar Cardoso (en) Itzuli
Materiala(k)burdina
Dimentsioak3.670 (luzera) m
Gurutzatzen duZambezi
Zubibegiak40
Ondarea

Egitura

aldatu

Burdinez eraikita dago. 3,67 kilometrotako luzera du eta 40 zutabek eusten dute. Modulu bakoitzean arku itxura duen egitura bat du gainaldean, ertz bietan. 33 zubibegik 80 metrotako tartea dute eta gainerako zazpiek 50 metrotako tartea.

Trena igarotzen da gainetik eta 2017an oinezkoentzako pasabidea ere eraiki zen. Gaur egun 3.000 oinezkok erabiltzen dute zubia egunero.[1]

Historia

aldatu

Mozanbike Portugalen menpeko kolonia zen garaian portugesek eraiki zuten 1934an, Moatize eta Malawiko meatzetan erauzitako ikatza Beirako itsasportura trenez eramateko helburuaz.

1980. hamarkadan izan zen Mozanbikeko Gerra Zibilean suntsitu egin zuten[2]. USAID erakundearen laguntzarekin berriztu egin zuten eta autoentzako linea bakarreko errepidea gehitu zioten[3]. 2006an errepidea itxi egin zuten eta berriz ere trenarentzako zubia bihurtu zen soilik. 2009 artean Afrikako trenbide zubi luzeena izan zen, Mozanbiken bertan Armando Emilio Guebuza zubia eraiki zen arte.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) mozambique. «One of Africa's longest bridges, 86-year-old Ponte Dona Ana gets a much-needed facelift» Mozambique (Noiz kontsultatua: 2024-11-28).
  2. (Ingelesez) «Travel Africa Magazine | Explore the world's most exciting continent» Travel Africa Magazine (Noiz kontsultatua: 2024-11-28).
  3. «USAID Mozambique :: Historical Photo Gallery» archive.ph 2013-04-09 (Noiz kontsultatua: 2024-11-28).

Kanpo estekak

aldatu