Domitilla Gaztea
Vespasiano enperadorearen alaba
Flavia Domitilla Gaztea edo Flavia Domitilla Minor (c. 45 - c. 66) Vespasiano enperadorearen alaba izan zen.
Domitilla Gaztea | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 45 |
Herrialdea | Antzinako Erroma |
Heriotza | Erroma, 66 (20/21 urte) |
Familia | |
Aita | Vespasiano |
Ama | Domitila Nagusia |
Ezkontidea(k) | Quintus Petillius Cerialis (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | |
Leinua | Flavii Sabini (en) |
Jarduerak |
Biografia
aldatuGurasoak Vespasiano eta bere emazte Domitilla Nagusia zituen.[1] Bikotearen bigarren umea izan zen, Titoren ostean eta Domizianoren aurretik.[2]
Hamabost urterekin Kintus Petillio Cerialisekin ezkondu zuten, zeinekin alaba bat izan zuen: santu kristaua bihurtu zena Flavia Domitilla donea eta Flavio Klemensen emaztea.[3]
Domitilla Gaztea hil egin zen Vespasiano aita enperadore izatera iritsi baino lehen.
Bere anaia Titok jainkotu egin zuen eta ohorezko titulu gisa Augusta titulua eman zion.[4]
Zenbait txanpon gorde dira bere aurpegia edo bere alabarena daramatenak, Titoren garaikoak.[1][5][6][7]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Wood, Susan. (2010). «Who Was Diva Domitilla? Some Thoughts on the Public Images of the Flavian Women» American Journal of Archaeology. 45–57 114 (1): 45–57. doi: ..
- ↑ Strauss, Barry. (2019). Ten Caesars: Roman Emperors from Augustus to Constantine.. New York: Simon & Schuster, 113 or. ISBN 978-1-4516-6883-4..
- ↑ Suetonio, 1998, 667, n. 44.
- ↑ Jones, B. W.. (1993). The Emperor Domitian. Routledge, 162 or. ISBN 9780203204689..
- ↑ Domitillaren aurpegia duten txanponak.
- ↑ Vagi, David. (2016). Coinage and History of the Roman Empire. Routledge ISBN 978-1-13597125-0..
- ↑ Zissos, Andrew (2016), A Companion to the Flavian Age of Imperial Rome. John Wiley & Sons. ISBN 978-1-44433600-9), 135. or.