Dominika Eristavi[1], Gandegili izengoitiaz ere ezaguna, (georgieraz: დომინიკა ერისთავი (განდეგილი); Salominao, 1864ko urriaren 28a[2]Tbilisi, 1929ko urtarrilaren 29a[3]) georgiar idazle eta itzultzailea izan zen[4].

Dominika Eristavi

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakდომინიკა ერისთავი
JaiotzaSalominao (en) Itzuli1864ko urriaren 28a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
Democratic Republic of Georgia
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
HeriotzaTbilisi1929ko urtarrilaren 29a (64 urte)
Hobiratze lekuaDidube Pantheon (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpoeta, prosalaria, iritzi-kazetaria eta idazlea

Bizitza

aldatu

Dominika Eristavi 1864ko urriaren 28an jaio zen Vani barrutiko Salominao herrian. 1893an lehen poema, Barataxviliz nextis gadmosvenebas gamo izenekoa, argitaratu zuen Iveria aldizkarian, eta 1897an, Marine ipuina. Handik aurrera poesia eta prosa idatzi zituen hainbat aldizkarirentzako. Georgiera maila altuari esker, 1904an Nobati aldizkariko zuzendari izendatu zuten. 1914an, Georgiako Emakumeen Elkartearen kide sortzaileetako bat izan zen[5]. Horrez gain, Heinrich Heine, Ivan Turgenev eta Maksim Gorkiren idazlanak georgierara itzuli zituen[2].

Gandegili izengoitia erabiliz, ipuin bilduma bat argitaratu zuen 1910ean eta poesia bilduma bat 1918an[2].

Idazle izateaz gain, emakumeen eskubideen defendatzaile aktiboa izan zen[2].

Tbilisin hil zen 1929ko urtarrilaren 29an[3].

Erreferentziak

aldatu
  1. Georgieraren eta armenieraren alfabetoetan idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistemak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
  2. a b c d (Georgieraz) «განდეგილი – დომინიკა ერისთავი – მწერალი, მთარგმნელი, ჟურნალისტი» Gender Barometer 2020-10-12 (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
  3. a b (Georgieraz) წერეთელი, ეკა. «განდეგილი /დომინიკა ერისთავი/» Heinrich Böll Stiftung 2014-06-13 (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
  4. (Ingelesez) Tsereteli, Eka. «Gandegili /Domenika Eristavi/» Heinrich Böll Stiftung 2014-02-10 (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
  5. (Ingelesez) Abramishvili, Levan. «Domenica Eristavi’s Interrupted Tale» The Messenger Online (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).

Kanpo estekak

aldatu