Dobera Euskara Elkartea
Dobera Euskara Elkartea Hernaniko euskara elkartea da. 1993an sortu zen eta 400 bazkide inguru ditu gaur egun. Elkartearen helburu nagusia Hernanin euskararen egoera normalizatzea da.
Dobera Euskara Elkartea | |
---|---|
Datuak | |
Mota | euskara elkartea |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Historia | |
Sorrera | 1993 |
Antolamendua
aldatuDobera 400 bazkidek eta 100 laguntzaile inguruk osatzen dute. Urtero martxoa amaieran batzarra egiten da bazkide guztiekin. Sei bazkide inguruk osatutako zuzendaritza taldea arduratzen da urteko egitasmoak aurrera eramateaz eta egitasmo bakoitza lan taldeei esker eramaten da aurrera.
Udalarekin eta herriko elkarteekin elkarlanean antolatzen dituzte ekimen asko eta asko. Lau arlotan egiten du lan batez ere Dobera euskara elkarteak: gazteen alorrean (aisialdia lantzen da), normalizazio alorrean (planak egin dira, adibidez, herriko kirol taldeekin), sentsibilizazio alorrean (Udaletxeari eta herriari begira) eta kulturaren alorrean (herriko bizitza kulturala jaso, irakurketa taldeak eratu, etab.)
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.