Doagh uhartea, ingelesez: Isle of Doagh, Doagh Isle edo Doagh Island, irlanderaz: Oileán na Dumhcha, "Dunaren uhartea" esan nahi du, Irlandako ipar-mendebaldeko Donegal konderrian dagoen penintsula txiki bat da, Inishowen penintsularen iparraldean.

Doagh uhartea
Motapenintsula
Geografia
Map
Koordenatuak55°18′04″N 7°20′38″W / 55.301°N 7.344°W / 55.301; -7.344
Honen parte daInishowen
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
Province of Ireland Ulster
Irlandaren banaketa administratiboa Donegalgo konderria

Behinola uhartea izana, denboraren poderioz Doagh eta lur arteko kanalaren bi bazterrak elkartu eta gaur egungo penintsula bihurtu arren, antzinako izenak oraindik badirau.

Ballymacmoriarty, Carrickabraghy, Carrowreagh, Fegart eta Lagacurry parrokiak barne hartzen ditu. Doagh uhartea penintsula Ballyliffin udalerritik oso hurbil dago.

Penintsularen ipar-mendebaldeko muturrean Carrickabraghy gazteluaren hondakinak daude.