Djerna zaldia Afrikako Niger ibaian barrena, Nigerren zein Malin hedatutako bertako zaldi arraza bat da[1]. Zela zaldia bezala erabilitako abere hauek, tamaina zein beste hainbat ezaugarriengatik, ponien sailkapen taldean sartzen dira. Oro har zaldi hauek kolorez ilunak dira eta soslai ganbilekoak. Beroaren aurrean oso zaldi gogorrak dira. Arraza ez da oso ezaguna bere hedapen gunetik kanpo, baina antza bere kopurua ez da txikia. Dena den datu gutxi dago kopuruari dagokionez.

Djerma zaldia
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Niger  Mali
Egoera FAOren araberaez dago arriskuan

Djerma zaldi arraza Mendebaldeko Afrikako berberiar zaldien taldean kokatzen da, lehen esan bezala Dongola zaldien eraginarekin. Haien hedapena Timbuktu eta Say hirien artean kokatzen da, baita Nigerreko erdialdean ere.

Arrazaren historia aldatu

Antza arraza hau Dongola zaldiaren eta berberiar zaldiaren arteko nahasketatik dator.

Erreferentziak aldatu

  1. Arrazari buruzko artikuloa "The equinest" entziklopedian. http://www.theequinest.com/breeds/djerma/

Kanpo estekak aldatu

Bideoak aldatu