Dimka Vladimirova[1] (bulgarieraz: Димка Владимирова; Bistrets, 1935eko uztailaren 28aSofia, 2024ko uztailaren 10a) bulgariar folk abeslaria izan zen, Le Mystère des voix bulgares abesbatzako kidea.

Dimka Vladimirova
Bizitza
JaiotzaBistrets (en) Itzuli1935eko uztailaren 28a
Herrialdea Bulgaria
HeriotzaSofia2024ko uztailaren 10a (88 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakbulgariera
Jarduerak
Jarduerakabeslaria

Bizitza

aldatu

Dimka Vladimirova Bistrets herrian jaio zen 1935eko uztailaren 28an. 10 urterekin lehen saria jaso zuen afizionatuen lehiaketan, eta geroago urrezko domina irabazi zuen errepublikako lehiaketan, Burgasen. 17 urte zituela, Sofiara joan zen Estatuko Herri Abesti eta Dantza Taldeko kide izateko lehiaketan parte hartzera, eta Filip Kutev musikagileak onartu zuen. Boris Karlov eta Boris Maxalov musikariak ezagutu zituen, Naxa Pesen talde ibiltariarekin bat egitera gonbidatu zutenak. Hurrengo urtean haiekin eta beste abeslari batzuekin abestu zuen bira nazionalean[2].

1959an Bulgariako Emakumeen Herri Abesbatzako (gaur egun Le Mystère des voix bulgares abesbatza) kide bihurtu zen. Aldi berean, bakarkako abestiak ere grabatu zituen irratirako, abesti guztiak bere jaioterrikoak zirela esanez. Anastas Naumov eta Kosta Kolev musikagileekin elkarlanean aritu zen askotan[2].

Liubomir Vladimirov folk musikariaren ama zen[2].

2024ko uztailaren 10ean hil zen Sofian, 88 urte zituela[3].

Erreferentziak

aldatu
  1. 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (Noiz kontsultatua: 2024-07-11).
  2. a b c (Bulgarieraz) Димитрова, Илка. «Музикалните послания на народната певица Димка Владимирова» Българско национално радио 2015-11-04 (Noiz kontsultatua: 2024-07-11).
  3. (Bulgarieraz) «Напусна ни странджанската народна певица Димка Владимирова» Moreto.net 2024-07-10 (Noiz kontsultatua: 2024-07-11).

Kanpo estekak

aldatu
  Artikulu hau Bulgariako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.