Diego (dordoka)
Diego Chelonoidis hoodensis espezieko dortoka bat da. Espainola Uhartean, Galapagoetan, jaio zela uste da. Heldu gazte gisa harrapatu zuten eta Ameriketako Estatu Batuetara bidali zuten, han zoologikoetan erakusteko. Azken urteetan, San Diegoko zoologikoan zegoen, Kalifornian, baina espezie hori ez zen oraindik ezaguna. 1976an, arrisku larrian zeuden C. hoodensis dortoken hazkuntza gatiburako ahalegina ezarri zen, eta, beraz, bazekiten 15 alek bakarrik irauten zutela bizirik. Diego espezie honetako ale gisa identifikatu zuten DNA proben bidez, eta Santa Cruz uhartera bidali zuten, programan sartzeko. Diegok 900 kume baino gehiago sortu zituen, eta Espainolan askatu zituzten. Horrek basa-populazioa 2.000 baino gehiagora handitzen lagundu zuen. Hazkuntza-programa 2020ko urtarrilean amaitu zen, eta Diego ofizialki erretiratu eta 2020ko ekainean askatu zuten naturan.
Diego (dordoka) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Española uhartea, 1915 (108/109 urte) |
Bizilekua | Española uhartea San Diego Zoo (en) Santa Cruz uhartea (Galapagoak) Española uhartea |
Jarduerak | |
Pisua | 80 kilogramo |
Altuera | 1,5 metro |