Diane B Greene (Rochester, 1955eko ekainak 9[1]) Estatu Batuetan jaiotako enpresa-sortzaile eta inbertitzailea da.[2] Greene teknologia-industriara igaro aurretik, ontzigintzako arkitekto gisa hasi zen eta 1998tik 2008ra bitarte VMware-ren sortzailea eta zuzendari exekutibo moduan jardun zuen. 2012an  Alphabet-eko zuzendaritza batzordeko kide izan zen 2019.urterarte.[3] Eta tartean baita ere, 2015ean Google Cloud Platformeko zuzendari exekutiboa izan zen lau urtez.

Diane Greene

board of directors member (en) Itzuli

2012ko urtarrila - 2019ko ekainaren 19a
Bizitza
JaiotzaRochester, 1955 (68/69 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Ezkontidea(k)Mendel Rosenblum (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaMassachusetts Institute of Technology
Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
University of Vermont (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria eta ingeniaria
Enplegatzailea(k)VMware (en) Itzuli  (1998 -  2008ko abuztuaren 6a)
Google  (2015eko abendua -  2019ko urtarrila)
Jasotako sariak
KidetzaGoogle

Biografia [4] aldatu

Diane Greene Rochesteren jaio zen 1955ean. 19 urterekin Windsurfeko lehen Munduko Txapelketa egin zuen eta 1976an bela arineko emakumezkoen txapelketa nazionala irabazi zuen. Hori dela eta, Greenek ingeniaritza mekanikoko lizentziatura egin zuen Vermonteko Unibertsitatean 1976an. Eta ondoren, itsas arkitekturako masterra egin zuen 1978an MITen. Horren harira, itsas arkitekto gisa lan egin zuen, non itsas zabaleko ontzi ozeanikoak eta egiturak diseinatu zituen. Bederatzi urte pasatu ostean, Berkeley-ko Unibertsitatean, Kalifornian kokatuta dagoena, konputazio-zientzietan graduatu zen. Bertan, ondoren bere senarra izan zena ezagutu zuen, Mendel Rosenblum non baita ere VMWareren sortzaileetako bat izan zena. Beste alde batetik, Greenek teknologiaren industriarako trantsizioa egin zuen eta lan egin zuen Sybase, Tandem Computers eta Silicon Graphicsters eta Silicon Graphics-en. Eta urte batzuk pasatu ostera VXtremen [5]hain zuzen ere, VXtreme sortu zuen non lehen aipatu bazala, zuzendari exekutibo moduan jardun zuen. Gerora, Microsoften film-erreproduzitzailearen oinarri bihurtu zen.

VMware [4] aldatu

 
Paul Maritz
 

1998.urtean Diane Greenek, Mendel Rosenblumek, Scott Devinek, Edward Wang eta Edouard Bugnionek VMware sortu zuten. Greene zuzendari exekutiboa zenean, VMwarek birtualizazio konbentzionalerako merkatua eratu zuen, eta aitzindaria izan zen x86 EMC Corporationek 2004ean, EMC Corporationek VMware erosi zuen 635 milioi dolarren truke eta subsidiario moduan aritu zen, izena, marka eta produktuak mantenduz. Baina, 2008ko uztailaren 8an, VMwareko zuzendaritza-batzordeak Greene kaleratu egin zuen presidentziatik eta CEO gisa, eta Paul Maritzek ordezkatu zuen. Egia da, Greeneri enpresan paper inportante batekin geratzeko aukera eman zitzaiola, baina berak uko egin zuen.



Sariak [4] aldatu

  • 2007an Fortune saria. Estatu Batuetako 50 emakume boteretsuena izendatua. [6]
  • 2011an IEEE Computer Societybatera IEEE Computer Society saria, 'Plataformaren birtualizazioa sortzeagatik', VMWareren sortzaile gisa.
  • 2017an Bloombergen munduko eragin handieneko 50 pertsonen zerrendan sartu zen. [5]
  • 2017an Anita Borg Institutuaren lidergo teknikoaren Abie saria. [5][5]
  • 2017an Vermonteko Unibertsitateko Zientzietako Ohorezko Doktoretza.
  • 2018an Forbes-ek Estatu Batuetako 50 emakume teknologiko onenetako saria. [5]
  • 2018an AEBetako Ingeniaritzako Akademia Nazionaleko kide hautatua izan zen.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Diane Greene bio» The Mercury News 2008-07-08 (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  2. (Ingelesez) «Data Center Analytics Startup CloudPhysics Raises $2.5 Million From Mayfield Partners, VMware Co-Founders» TechCrunch (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).[Betiko hautsitako esteka]
  3. (Ingelesez) «Transitioning Google Cloud After Three Great Years» Google Cloud Blog (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  4. a b c (Gaztelaniaz) hmong.wiki. «Diane Greene Temprana edad educaciónyCarrera profesional» hmong.es (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  5. a b c d e (Ingelesez) Diane Greene. 2022-03-29 (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  6. «The Power 50 - Diane Greene (22) - FORTUNE» archive.fortune.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).

Kanpo estekak aldatu