Diana bainuaren ondoren
Diana bainuaren ondoren (frantsesez: Diane sortant du bain) François Boucher frantziar margolariaren lan ospetsua da. 1742an margotuta, egiteko oihal gaineko olioaren teknika erabili zuen. Parisko Louvre museoan gordetzen da.
Diana bainuaren ondoren | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | François Boucher |
Sorrera-urtea | 1742 |
Izenburua | Diane sortant du bain |
Mugimendua | Rokokoa |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 56 () × 73 () cm |
Genero artistikoa | margolaritza mitologikoa eta biluzia |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Room 919 (en) |
Bilduma | Louvreko margogintza saila |
Inbentarioa | INV 2712 |
Jabea | Frantziar Estatua |
Historia | |
Erakusketak | Salon of 1742 (en) |
Deskribapena aldatu
Oihalean Diana jainkosa biluzik agertzen da. Badakigu Diana dela zeren eta buruan ilargi batez apaindutako perla-koroa erakusten baitu. Haren ondoan ninfa bat haren oinetan belaunikatuta dago. Diana kolore ilunagoak dituzten zetazko oihalen gainean dago eserita, horrela, haren azala zuriarekin kontrastea eragiten dute. Dianaren gorputza isla gorrixkak ditu, eta horiek ere paisaiaren berde-urdinekin ere kontrastatzen dute.
Bi nesken gertu Dianaren sinboloak ikus daitezke: ehiza-zakurrak, arkua eta buiraka, harrapatutako hegazti eta animalia batzuk...
Erreferentziak aldatu
Kanpo-estekak aldatu
- (Frantsesez):Margolanari buruzko komentarioa.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Diana bainuaren ondoren |