Dezibel

DeziBel» orritik birbideratua)

Dezibela (dB[1]) unitate logaritmiko bat da, bi magnituderen arteko erlazioa neurtzen duena. Akustikan, elektronikan, telekomunikazioetan eta kontrolaren teorian erabiltzen da nagusiki. Magnitude biren arteko erlazioa adierazteko erabili daiteke, edo, balio bietako bati erreferentziazko balio bat ematen zaionean, balio absolutu bat adierazteko.

Dezibel
Neurtzen dulogarithmic quantity (en) Itzuli eta sound pressure level (en) Itzuli
Unitate estandarretan0,1 B
Honen izena daramaAlexander Graham Bell
IkurraдБ eta dB
dB Potentzia erlazioa Anplitude erlazioa
100   10 000 000 000 100 000
90 1 000 000 000 31 623
80 100 000 000 10 000
70 10 000 000 3 162
60 1 000 000 1 000
50 100 000 316 .2
40 10 000 100
30 1 000 31 .62
20 100 10
10 10 3 .162
6 3 .981 1 .995 (~2)
3 1 .995 (~2) 1 .413
1 1 .259 1 .122
0 1 1
−1 0 .794 0 .891
−3 0 .501 (~1/2) 0 .708
−6 0 .251 0 .501 (~1/2)
−10 0 .1 0 .316 2
−20 0 .01 0 .1
−30 0 .001 0 .031 62
−40 0 .000 1 0 .01
−50 0 .000 01 0 .003 162
−60 0 .000 001 0 .001
−70 0 .000 000 1 0 .000 316 2
−80 0 .000 000 01 0 .000 1
−90 0 .000 000 001 0 .000 031 62 
  −100 0 .000 000 000 1 0 .000 01
Potentzia erlazio eta anplitude erlazio batzuk beraien dB kopuru baliokidearekin. Errazagoa da bi edo hiru zifradun zenbakiakiekin lan egitea.

Dezibela Bel unitatearen hamargarren bat da, hau da, bel bat hamar dezibel dira. Praktikan oso arraroa da Bel unitatea aurkitzea, dezibela erabiltzen da. Izena Alexander Graham Bellengatik datorkio.

Dezibel bat hamar aldiz potentzia kopuru biren arteko zatiketaren 10 oinarridun logaritmoa da,

edo hogei aldiz anplitude kopuru biren arteko zatiketaren 10 oinarridun logaritmoa.

non potentzia biren arteko erlazioa den, dezibeletan neurtua, magnitude biren arteko erlazioa den, dezibeletan neurtua, eta potentzia kopuruak diren eta eta anplitude kopuruak diren.

Dezibelean oinarritutako unitateak

aldatu

Dezibela magnitude biren arteko erlazioa da. Magnitude absolutu bat adierazteko, erreferentziazko balio bat erabiltzen da. Kasu hauetan, dB terminoari atzizki bat jartzen zaio, neurtutako magnitudea zein erreferentziarekin konparatzen den zehazten duena.

Orokorrean, potentzientzat  

eta anplitudeentzat  

Erreferentzia arrunt batzuk hurrengoak dira:

  • dBSPL: (SPL: sound pressure level). Soinuaren bolumenaren irabazi edo atenuazioa.
  • dBW: W hizkiak erreferentzia watt bat (1W) dela esan nahi du. 1W-eko seinale batek 0dBW-ko irabazia dauka.
  • dBm: kasu honetan erreferentzia miliwatta da. 1mW-eko seinale batek 0dBm-ko irabazia dauka.
  • dBu: erreferentzia 0,7746 voltekoa da. Arrazoi historikoegatik erabiltzen da.

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Laburtzapenen hiztegia. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 31 or..

Kanpo estekak

aldatu