Desmondeko matxinadak

Desmondeko matxinadak (ingelesez Desmond Rebellions) 1569-1573 eta 1579-1583 artean Irlandako Munster probintzian zegoen Desmond erresuman jazotako bi matxinada izan ziren. Berez, ingelesezko Desmond izendapena jatorrizko irlanderazko Deasmumhain hitzetik eratorria da, eta "Munsterreko Hegoaldea" esan nahi du.

Irlandako lurraldeen eta klan edo familien egoera 1450ean.

Mantxinaden antolatzaile nagusiak Desmondeko Fitzgerald familia anglo-irlandarra eta bere aliatuak izan ziren, Ormodeko Butlers familia anglo-irlandarra eta Elisabetar ingeles gobernuaren aurka matxinatu ziren. Interes politikoez gain, garaiko Aitasantuaren eskusartzea ere egon zenez, erlijioaren faktoreak ere garrantzia bereganatu zuen, katoliko eta protestanteen arteko gatazka ere bilakatuz.

Mantxinadak menderatuak izan ziren, Desmodeko FitzGeraldarrak garaituak eta euren iraganeko boterea guztiz ezabatua, ondorioz Ingalaterrako Erresumak Munster probintzia bereganatu eta kolonizatu zuen.

Kanpo estekak

aldatu