Desiren putzua, Europako folkloreko izen bat da, bertan eskatutako edozein desira, betea izango dela pentsatzen den putzuendako. Desira bat betea izango zenaren ideia, uretan jainkoak zeudela zioen sinesmenetik, edo han, jainkoen opari bezala jarria izan zela uste izanagatik dator, ura, bizi iturria baita, eta, sarri, urria izaten da.

Desiren putzua Los Angeleseko auzo txinatarrean. AEB.

Urak, energia sendatzaileak zituela uste izan zen, eta, beraz, putzuak, bertan desirak eskatzen zituen, bainatzen zen edo bertatik ura edaten zuen jende askoren artean ospetsuak egin ziren. Jendeak, putzuko zaindari edo biztanleek, prezio bat ordainduta desira bat emango ziela uste zuen. Orohar, desira esan ondoren, batek, txanponak bota behar zituen putzura. Desira, orduan, putzuko zaindari edo biztanleek beteko zuten, txanpona erortzen zen moduaren arabera. Txanpona, aurpegia gorantz zuela iristen bazen putzu hondora, desira betea izango zen, baina, beste aldearekin gorantz iristen bazen, ez.

Putzu eta iturrietara (adibide ezagun bat Erromako Fontana di Trevi da) txanpon txikiak botatzearen ohitura, azaldutako honetatik dator. Txanponak, han jarriak izango ziren jainkoarentzat, esker on bezala.

Bitxikeriak

aldatu


Kanpo estekak

aldatu