Derbi Epsomen

Théodore Géricaulten margolana

Derbi Epsomen (frantsesez: 'Le Derby d'Epsom') Théodore Géricaultek 1821ean egindako margolana da. Lan hau erromantizismoko barruan kokatu behar da eta Parisen, Louvre museoan, erakusten da. Lan honek inpresionisten artean eragin handia izan zuen. Lana zaldien tratularia zen Adam Elmorentzat egin zuen.[1]

Derbi Epsomen
(
Le Derby d'Epsom)
Jatorria
Sortzailea(k)Theodore Gericault
Sorrera-urtea1821
IzenburuaDe Epsom Derby in 1821 eta The .Epsom Derby in 1821
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak92 (altuera) × 122,5 (zabalera) cm
Genero artistikoagenero-artea
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Iconclass43C2121 eta 61A(1821)
Kokapena
LekuaRoom 941 (en) Itzuli
BildumaLouvreko margogintza saila
InbentarioaMI 708
JabeaFrantziar Estatua

Azterketa aldatu

Théodore Géricault ekitazioaren zale amorratua zen eta horren aztarna margolan honetan ikus dezakegu. Hemen gaur egun oraindik mundu osoan ezaguna den [[Epsom and Ewell|Epsom]go derbia jaso zuen. Zaldi-lasterketa hori urtero ekainaren lehenengo asteburuan egiten da, Ingalaterrako Epsom Downs hipodromoan, Surreyn. Derbi honi buruzko lehenengo dokumentazio ezaguna 1661koa da eta horrek duen tradizioa garbi asko erakusten du. Géricaultek lan hau Ingalaterran egon zen garaian egin zuen, Le Radeau de la Méduse (Medusaren almadia) egin eta bi urtetara. Dirudienez, zaldi-lasterketa batean, ekaitz gogor bat egin zuen eta hori izan zen, hain zuzen, Géricaultek islatu nahi izan zuen giro elektrikoa.

Egilearen atentzio guztia zaldiengan dago jarrita; haien gainean eta azpian, zerua zein lurra mantxa batzuk besterik ez dira. Horrek lastertasunaren sentzazioa ematen du.[2]Koloreak indartsuak dira, bestetik, intentsoak. Belarraren berdea fantasmagorikoa da eta, aldiz, zeruaren koloreek ekaitzaren indarra azaltzen dute.

Objetiboki ikusita margolana ez da batere errealista: zaldiek ez dute lurra ikutzen, airean egongo balira bezala; guztiak lauhazkaz daude eta une berean. Gaur egun, argazkilaritzari esker, jakin badakigu zaldiek inoiz ez dituztela lau hankak tentsioan eta datu hori lanaren errealismo faltaren ezaugarritzat erabili izan da. Dena dela, marrazkia zehaztasun guztiez egina dago.

Erreferentziak aldatu

  1. http://cartelfr.louvre.fr/cartelfr/visite?srv=car_not_frame&idNotice=15359
  2. Bárbara Eschenburg e Ingeborg Güssow: "El Romanticismo y el Realismo", Los maestros de la pintura occidental, Taschen, 2005, 427 or, ISBN 3-8228-4744-

Kanpo estekak aldatu