Denis Abliazin
Denis Mikhailovitx Abliazin, errusieraz Денис Михайлович Аблязин,[1] (Penza, Errusia, 1992ko abuztuaren 3a), gimnastikan aritzen den kirolari errusiarra da.[2]
2012ko Udako Olinpiar Jokoetan (Londres), zilarrezko domina lortu zuen Zorua gizonezko kategorian, eta brontzezkoa, Jauzi-zaldia gizonezko kategorian. 2016ko Udako Olinpiar Jokoetan (Rio de Janeiro), zilarrezkoa, taldeka gizonezko kategorian; zilarrezkoa, Jauzi-zaldia gizonezko kategorian, eta brontzezkoa, eraztuna gizonezko kategorian, guztiak Errusia ordezkatuz; 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan (Tokio), zilarrezko domina lortu zuen Jauzi-zaldia gizonezko kategorian, eta urrezkoa, taldeka gizonezko kategorian, hauek ROC ordezkatuz; Japoniako taldearen (zilarrezko domina) eta Txinako taldearen (brontzezko domina) aurretik sailkatu zen ROCeko taldea Tokion, eta honako hauek osatzen zuten ROCeko gimnasta taldea: Denis Abliazin, David Beliavski, Artur Dalaloian eta Nikita Nagornyk. Kontuan izan, Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan errusiar kirolariek ezin izan zutela Errusiaren izenean esku hartu, NOBek (Nazioarteko Olinpiar Batzordea) ezarritako zigorra zela medio, eta ROCen (Russian Olympic Committee) izenean eta banderapean lehiatu zirela.
Nazioarteko emaitzak
aldatuUdako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2012 | Londres Erresuma Batua | Zorua, gizonezkoa. | |
2012 | Londres Erresuma Batua | Jauzi-zaldia, gizonezkoa. | |
2016 | Rio de Janeiro Brasil | Taldeka, gizonezkoa. | |
2016 | Rio de Janeiro Brasil | Jauzi-zaldia, gizonezkoa. | |
2016 | Rio de Janeiro Brasil | Eraztuna, gizonezkoa. | |
2020 | Tokio Japonia | Jauzi-zaldia, gizonezkoa. | |
2020 | Tokio Japonia | Taldeka, gizonezkoa. |
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Denis Mikhailovitx Abliazin» olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ «Denis Mikhailovitx Abliazin» olympics.com (Gaztelaniaz)