Denim oihal bakeroa esateko modu bat da eta arropen etiketetan eta moda kontuetan erabili ohi da.

Denim oihalez egindako jeansak.

Etimologia

aldatu

Hitzak jatorria XVII. mendean du. Garai hartan Frantziako Nîmes hiria ehungintza gune garrantzitsua zen. Andre familiak ehun urdina fabrikatzen zuten, eta hortik jaso zuen izena, “de Nîmes” ahoskatzeko modua baino ez da[1].

Jeansak eta denima

aldatu

Jeans hitza orain arte denim baino gehiago erabili izan da, baina antzeko jatorria dute. Jeans hasieran, belaontzien oihalak eta olanak egiteko erabiltzen zuten, baina ehuna findu eta arropak egiten hasi ziren. Diotenez, indigoz tindatutako oihal hura erabiliz, galtza parea egiten lehenak italiarrak izan ziren, Genovan hain zuzen. Frantsesek Gênes esaten diote Italiako hiriari eta halaxe esan zieten praka berriei. Ondoren, Gênes jeans bihurtu zuen[1].

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Irazustabarrena, Nagore. (2008-06-08). «Arrastoak» Argia CC-BY-SA lizentzia.

Kanpo estekak

aldatu