Ireki menu nagusia

Demokrazia organikoa Espainian 1942an ezarritako sistema politikoa izan zen, non herri ordezkaritza ez zuten sufragio unibertsalaren bitartez egiten. Printzipio liberalak, parlamentarismo eta alderdi politikoak errefusatzen zituen.[1]

Korporatibismoarekin batera, faxismoaren oinarri ideologikoetako bat izan zen. Oinarriak estoikoetan eta Johannes Althusiusen ideietan izanda,[2] bere teorikoen ustez erabaki publikoak hartzeko ordezkaritzako demokrazia ez zen sistema zuzena. Demokrazia organikoetan, gizabanakoaren eskubideak erakunde tradizionaletan hartutako erabakien baldintzapean jartzen zituzten: familia, udalerria, sindikatu bertikala, klero eta alderdi bakarra.

Salazarrek antzeko sistema ezarri zuen Portugalen.

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) Lojendio, Ignacio María de (1942) Régimen político del Estado español Bartzelona: Bosch.
  2. (Gaztelaniaz) Fernández de la Mora, Gonzalo (1991) «El Organismo de Althusio» Revista de Estudios Políticos.