Deikundeko eliza frantziskotarra (Ljubljana)

Deikundeko eliza frantziskotarra (eslovenieraz: Frančiškanska cerkev Marijinega oznanjenja) edo Eliza frantziskotarra (eslovenieraz: Frančiškanska cerkev) Ljubljanako eliza ezagunena da, hiriko parrokia ere badena. Frantziskotar ordenekoa denez, kolore gorri sinbolikoa dauka.

Deikundeko eliza frantziskotarra
Kokapena
Estatu burujabe Eslovenia
Hiri-udalerriaLjubljanako udalerria
Koordenatuak46°03′07″N 14°30′22″E / 46.052°N 14.506°E / 46.052; 14.506
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1660
Izenaren jatorriaDeikundea
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Archdiocese of Ljubljana (en) Itzuli
IzenaDeikundea
Arkitektura
ArkitektoaFrancesco Olivieri (en) Itzuli
Franz von Kurz zum Thurn und Goldenstein (en) Itzuli
Kolorea██ gorri eta arrosa
EstiloaArkitektura barrokoa
Early Baroque (en) Itzuli
Ondarea
1978
Webgune ofiziala

Historia aldatu

1314 urtean agustindarrak Ljubljanara iristean harresietatik kanpo eraiki zuten beren eliza, hirirako zubiaren ondoan. 1491ean ordean turkiarrek hiria erasotzerakoan eliza suntsitu eta monjeek hirian babestu behar izan zuten. 1553 urtean agustindarrek hiri utzi zuten baina 1623an berriz itzuli ziren eta aurreko eliza izan zen tokian eliza berria altxatu zuten. 1628an eta 1645ean suteak izan zituen eta eliza oso kaltetua gelditu zen.

1645ean beraz elizaren hondarrak eraitsi eta Konrad Ruessenstein baroiak eliza berria altxatzeko egitasmoa eta dirua jarri zituen. Proiektuaren egilea nor izan zen ezagutzen ez bada ere Italiako joera estetiko modernoak hartu zituen. 1669an bukatu ziren lanak eta gaur egun duen itxurarekin. 1784an Vienako gobernuak agustindarren ordena desegin zuen eta Deikundeko parrokia izena hartu zuen elizak. 1805ean frantziskotarrek hartu zuten.

Deskribapena aldatu

Aurrealdea barroko goiztiarraren adierazgarria da eta Prešeren enparantzara (Prešernov trg) begira dago. Barnealdea gela handi batek osatzen du, basilikak izan ohi diren antzera. Koroa bera ere habeartea bezain zabala da. Alboetan dauden kaperak ilunagoak dira. Aldare nagusia Francesco Robba arkitektuak bukatu zuen 1736an.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu