Death Becomes Her
Death Becomes Her (euskaraz Heriotza Bera Bilakatu Da), 1992ko Robert Zemeckis estatubatuarrak zuzendutako fantasiazko komedia beltz bat da. Meryl Streep, Bruce Willis, Goldie Hawn eta Isabella Rossellini aktoreek antzeztu zuten.
Filma konputagailu bidezko animazioan aintzindaria izan zen, ondorioz Efektu berezi onenen Oscar Saria irabaziz.
Argumentua
aldatu1978, Madeline Ashton (Meryl Streep) aktoreak Helen Sharp (Goldie Hawn) lagunari haren sernargaia den Ernest Menville (Bruce Willis) zirujau plastikoa "lapurtu" eta berarekin ezkonduko da. Zazpi urte beranduago, Madeline bere fisikorako bakarrik bizi da, Helenek gainpisua eta depresioa du eta Ernest hildakoen gorpuak makillatzen dituen mozkorti batean bihurtu da. Helenek liburu bat idatziko du, eta Madelineren harridurarako, argala eta gaztea dago, hortaz, Ernest lapurtuko diolako beldurra izango du. Horrela bada, Madeline kezkaturik, Lisle von Rhuman (Isabella Rossellini) sorgin modernoarengana joan eta gaztetasuna berreskuratzea ahalbideratuko dion edabe bat emango dio, baina bestelako efektu batzuk izango ditu.
Aktoreak
aldatu- Meryl Streep: Madeline Ashton
- Bruce Willis: Ernest Menville doktorea
- Goldie Hawn: Helen Sharp
- Isabella Rossellini: Lisle von Rhuman
- Ian Ogilvy: Chagall
- Adam Storke: Dakota Williams
- Alaina Reed Hall: Psikologoa
- Michelle Johnson: Anna Jones
- Mary Ellen Trainor: Vivian Adams
- Susan Kellermann: ER erizaina
- William Frankfather: Roy Franklin jauna
- John Ingle: Eulogista
- Debra Jo Rupp: Pazientea
- Fabio: Lisleren bizkarzaina
- Sydney Pollack: ER doktorea (krediturik gabe)
Kanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)