Deabruaren abokatua[1] (latinez: advocatus diaboli) edo fedearen aldezkaria[1] (latinez: promotor fide) Eliza Katolikoaren antzinako epaiketa edo kanonizazio-prozesuetan prokuradore fiskala aipatzeko herri-apelazioa da. 1983ko erreformetatik aurrera bere izena justiziaren aldezkaria (latinez: promotor iustitiae) da.

Oro har zuzenbide kanonikoan doktoraturiko abokatu honen eginbeharra beato edo santu izateko ustezko hautagaiak dituen merituak frogatzeko aurkeztutako dokumentazio guztian frogak objektibatzea, eskatzea eta akatsak aurkitzea izaten zen.[2] Nahiz eta bere eginkizuna, itxura batean, hautagaiaren aurka daudenen artean lerrokatzea zen, egiazki, katolikoek imitatu beharreko eredu bezala proposatua izango denaren bertuteen benetakotasuna defendatzeaz arduratzen zen.

1587an Sixto V.a aita santuak lanbidea ezarri eta 1983an Joan Paulo II.ak abolitu zuen. Aldaketa honek ia 500 kanonizazio eta 1.300 beatifikazio baino gehiago egitea ahalbidetu zion, bere aurrekoek XX. mendean izan zituzten 98 kanonizazioen aurrean.

"Deabruaren abokatu" terminoa, hedaduraz, nahitaez sinesten ez duten posizio bat defendatzen duten pertsonei aplikatzen zaie, edo beste eztabaidagile bati sinesten duten posizio baten aurkako argudio bat aurkezten diotenei. Prozesu horri esker, jatorrizko argudioaren kalitatea egiaztatu eta haren defentsaren ahuleziak identifika daitezke.

Erreferentziak aldatu

  1. a b Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2004]
  2. (Ingelesez) Fanning, W.. (1911). Promotor Fidei. in: Catholic Encyclopedia. 12 New York: Robert Appleton Company OCLC .811253232.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.