De la Mora etxea (Artziniega)

eraikitako euskal ondare nabaria Artziniegan

De la Mora etxea Arabako Artziniega herriko XVIII. mendeko eraikina da. Neoklasizismo estiloaz eraika, 1999tik euskal ondare nabaria gisa babestuta dago Artziniegako Hirigune Historikoaren barruan.[1] Fatxadan deigarriak dira dituen galeria beiradunak.

De la Mora etxea (Artziniega)
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaArtziniega
Koordenatuak43°07′17″N 3°07′43″W / 43.1215°N 3.12874°W / 43.1215; -3.12874
Map
Ondarea
EJren ondarea13
Galeria beiradun bat.

Deskribapena aldatu

Fatxada guztian agerikoak dituen etxe bakartua, behe solairua eta beste bi estai eta lau isurkiko estalkia dituena. Fatxada nagusia eta bao uztarriak harlanduz aparejatuta dituen eraikina da, eta alboetako fatxadak, bestalde, estokatuta daude. Fatxada nagusia nabarmentzen da. Bost bao ardatzetan antolatuta dago; guztiek leihoburuak dituzte, solairuak bereizten dituen inposta lerroekin. Behe solairuko sarrera nagusiak ateburua dauka eta dobelak ditu bertan. Lehen solairuan balkoi zabal bat ageri da, zurezko galeriak albo banatan dituela. Balkoiak karela, balaustrada eta hiru zulogune ditu. Gainean, bigarren solairuan, zulogune berberak errepikatzen dira, baina horiek balkoi arrasoak dituzte. Eraikinaren errematea harburu dekoratuak dituen erlaiz irtena da.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu