Dante eta Virgilio infernuan

Dante eta Virgilio» orritik birbideratua)

Dante eta Virgilio infernuan (frantsesez: 'Dante et Virgile'), baita Dante eta Virgilio gisa ezatutua ere, William-Adolphe Bouguereau margolari frantsesak 1850ean egin zuen margolan ospetsua da. Olioaz egina, 281 × 225 zm. ditu. Gaur egun Parisko Orsay museoan erakusten da. Estilo aldetik akademizismoan kokatu daiteke.

Dante eta Virgilio infernuan
Jatorria
Sortzailea(k)William-Adolphe Bouguereau
Sorrera-urtea1850
IzenburuaDante et Virgile
MugimenduaAkademizismoa
Jatorrizko herrialdeaFrantzia
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak280,5 (altuera) × 225,3 (zabalera) cm
Genero artistikoamargolaritza mitologikoa, biluzia eta figure painting (en) Itzuli
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
OinarrituaJainkotiar komedia
Danteren Infernua
Kokapena
LekuaOrsay museoa
BildumaOrsay museoa
InbentarioaRF 2010 8
JabeaFrantzia
Historia
ErakusketakSalon of 1850 (en) Itzuli
Gertaera nabarmenak2010
dation in payement in French civil law (en) Itzuli
Jean-Léon Gérômeren Dante eta Virgilio infernuan margolana.

Gaia aldatu

Margolariak Danteren Jainkotiar Komediaren pasarte bat erabiltzen du, Virgilioren eta Danteren sarrera infernuko zortzigarren zirkuluan deskribatzen duena, alegia; han faltsifikatzaileak dauden. Poetek bi arima kondenatu ikusten dituzte: Capocchio, alkimista heretikoa, eta Gianni Schicchi; azken honek Capocchiori lepoan hozka egin zion. Schicchi XIII. mendean Florentzian bizi izan zen pertsonalitate historikoa izan zen, beste pertsonak ordezkatzeko zuen gaitasunagatik ospetsua, eta, horregatik, infernura bidalia. Bouguereauk Danteren idazkietan oinarritu zen ere bai beste lanak burutzeko, besteak beste, Aingeruek Paradisura eramandako arima margolana.[1]

Jean-Léon Gérôme aldatu

Jean-Léon Gérôme izenburu bereko margolana egin zuen nahiz eta oso desberdina izan.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu