Daniel Ek (Stockholm, Suedia, 1983ko otsailaren 21a) suediar enpresaburu eta teknologoa da. Ezaguna da Spotify musika streaming zerbitzuaren sortzaile-kidea eta CEOa delako.[1]

Daniel Ek

Bizitza
JaiotzaVantörs parish (en) Itzuli1983ko otsailaren 21a (41 urte)
Herrialdea Suedia
Hezkuntza
Hizkuntzaksuediera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakekintzailea, managerra eta informatikaria
Jasotako sariak

IMDB: nm4961130 Twitter: eldsjal Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

EK Stockholmeko (Suedia) Rågsved barrutian hazi zen. 13 urte zituenean hasi zen bezeroentzat lehen webguneak sortzen.[2] 1999an, 16 urte zituela, Google-n lan egin nahi izan zuen. Goi-mailako titulu bat behar zuela erantzun ziotenean, zapuztuta, erabaki zuen haiekin lehiatu behar zuela, eta bere bilaketa-motorra sortu.

2002an Bigarren Hezkuntzako IT-Gymnasiet-en graduatu zen Sundbybergen, eta ondoren ingeniaritza ikasi zuen KTH Teknologia Errege Institutuan.[3]

Ek-ek Tradera enkante-enpresan lan egin zuen, 2006an eBayk erosi zuena. Geroago Advertigo izeneko online publizitate enpresa sortu zuen. Advertigo Trade Doublerri saldu zitzaion 2006an.[4] Advertigo saldu ondoren, μTorrent-eko CEO izan zen aldi labur batez.

Martin Lorentzonekin batera hasi zen Spotifyren ideia garatzen. 2006an fundatu zuten enpresa eta 2008an merkaturatu zuten lehen aldiz Europan.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Spotify’s Ek Wins Over Music Pirates With Labels’ Approval» Bloomberg.com 2011-07-14 (Noiz kontsultatua: 2023-01-18).
  2. «Pando: Daniel Ek's "impossible thinking" started at age 13 with a Web development mini-empire» web.archive.org 2020-11-05 (Noiz kontsultatua: 2023-01-18).
  3. (Ingelesez) Bertoni, Steven. «Spotify's Daniel Ek: The Most Important Man In Music» Forbes (Noiz kontsultatua: 2023-01-18).
  4. «Daniel Ek profile: 'Spotify will be worth tens of billions'» www.telegraph.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-01-18).

Kanpo estekak aldatu