Daimyō
(«Daimyo» orritik birbideratua)
Daimyōa (japonieraz: 大名 ) , antzinako Japonian, feudo edo lurralde baten gobernaria zen.
Daimioak aitoren semeak ziren, eta enperadorearen izenean gobernatzen zituzten beren esku zeuzkaten lurraldeak. XVII. mendera arte, jaun haiek beren lurraldeen jabe izan ziren, eta samurai-armadak izaten zituzten beren mende. Hala, XII. mendean Yoritomo izeneko daimioa gobernuaz jabetu zen, eta shogun agintaldia ezarri zuen; hau da, enperadorearen gobernari nagusi bihurtu zen. 1868. urtean, ordea, enperadoreak eskubide guztiak eskuratu zituen berriro, eta 1871. urte inguruan daimioek ordura arte izandako indar eta eskubideak galdu zituzten.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.