Dagobertoren Tronua (frantsesez: Trône de Dagobert) edo Dagobertoren besaulkia Goi Erdi Aroko brontzezko eserlekua da, eta Saint-Denisko altxorraren parte zena. Suger abadeak XII. mendearen erdialdean lehen aldiz aipatu zuen. Tradizionalki, Dagobertoren Tronua deitu zaio, baina iturri historiko fidagarririk ez dago hori egiaztatzeko. Parisen dagoen Frantziako Liburutegi Nazionaleko Cabinet des Médailles museoan gordetzen da.[1] Tronu honen egurrezko kopiak betidanik egin dira (Dagoberto izeneko eserlekuak eta besaulkiak).

Dagobertoren Tronua
Jatorria
Ezaugarriak
Materiala(k)brontzea
Deskribapena
Honen parte daTreasury of Saint-Denis (en) Itzuli
Kokapena
BildumaCabinet des Médailles
InbentarioaInv.55.651

Historia aldatu

Tronua Sugerrek, Saint-Denisko basilikako abade izan zena, XII. mendearen erdialdean. Horretaz hitz egiten du bere De Administrationne liburuan eta berritu egin zuela dio, oso hondatuta ikusten zelako: zeren «eserleku honetan, erregeak esertzen ziren beren erreinuko handien omenaldia jasotzera».[2]

1076-1080 bitartean, Kapetar dinastiaren erregeak maiestatean eserita antzeko eserleku batean beren zigiluan irudikatzen dira.

1625ean, Dom Doublet abadeak Saint-Denis basilikako aldare nagusian meza ospatzen ari zen apaiza bertan eserita zegoela jakinarazi zuen.

1791n, tronua, Monuments des Arts et des Sciences edo Arte eta Zientzien Monumentutzat hartutako beste 13 altxor-objekturekin batera, Errege Liburutegira eraman zuten.

Erregren abantailzat hartzen zen eserleku honek balio sinboliko handia mantentzen du, hainbat subiranok haien zilegitasuna Frantziako errege “arraza” zaharrenarekin lotzeko erabili izan baitute. Altzari zahar eta hauskor honen azken erabilera Napoleon Bonapartek egin zuen, Boulogneko Camp-eko lehen Ohorezko Legioen banaketan, 1804ko abuztuaren 6an; kondairak dio bere gainean eserita hautsi zuela.[3]

XIX. mendearen hasieran egindako kopia bat oraindik ikusgai dago Saint-Denisko basilikan.

Erreferentziak aldatu

  1. Charles Lenormant, « Notice sur le fauteuil de Dagobert », Charles Cahier et Arthur Martin, Mélanges d'archéologie, d'histoire et de littérature, 1.liburuki, Paris, Poussielgue-Rusand, 1847, 157–190 or. [1]
  2. Marie-Hélène Tesnière (dir.), Trésors de la Bibliothèque nationale de France, vol. 1 : Mémoires et merveilles, VIIIe – XVIIIe siècle, Paris, Éditions de la Bibliothèque nationale de France, 1996, 239 or. (ISBN 2-7177-1999-7), 52 or.
  3. http://medaillesetantiques.bnf.fr/ws/catalogue/app/collection/notices/record/ark:/12148/c33gbd4qs

Kanpo estekak aldatu