Matematikaren didaktikan, Cuisenaire zotzak haurrek zenbakien batuketa eta kenketaren inguruan lehenengo esperientziak izateko erabiltzen den baliabide didaktiko bat dira. Luzera ezberdineko zotz multzo bat da, luzera bakoitzari kolore jakin bta dagokiola: zotz ezberdinak lotuz eta erkatuz, haurrak batuketa eta kenketa kontzeptuak barneratzen ditu.

Cuisenaire zotzak: zotzak elkartuz eta erkatuz, haurrak zenbakiak, batuketa eta kenketa ikasten ditu.

Georges Cuisenaire belgiar irakasleak asmatu eta zabaldu zituen 1952 urteko Les nombres en couleur liburuan. Gerora, Caleb Gattegno egiptoar matematikaria eta Madeleine Goutard frantziar hezitzailea izan ziren tresna hau zabaldu zutenak.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.