Cristina Enea Fundazioa

Ingurumen-politikak lantzeko Donostiako fundazioa

Cristina Enea Fundazioa 2009an erregistratu zen Donostiako Udalak sustatua, hiriko ingurumen-politiketan erreferente izateko helburuarekin. Donostiako Udal-gobernuaren iniziatibaz sortua, Gipuzkoako Foru Aldundia dauka Patrono sortzaile iraunkor gisa, eta 2015etik Añarbeko Urak - Aguas del Añarbe SA ere fundazioaren babesle iraunkor da. 2009az geroztik, fundazioak bere gain hartu zuen Donostiako Ingurumen Baliabideen Etxearen kudeaketa, baita aurrerago Urgulleko Natur Txokoa, eta 2013az geroztik Ulia Interpretazio Zentroa ere. Gainera, Iraunkortasunaren Behatokia ere kudeatzen du, eta Donostiako Udaleko Mugikortasun Atalarekin sinatutako elkarlan-hitzarmenaren ondorioz, Donostiako Bizikletaren behatokia zuzentzen eta kudeatzen du.[1][2]

Cristina Enea Fundazioa
MotaFundazioa
SektoreaIngurumena
Sorrera2009
SortzaileaDonostiako Udala
EgoitzaKristina enea parkea (Donostia)
WebguneaWebgune ofiziala

Egoitza Mandasko dukearen jauregian dauka, Kristinaenea parkean

Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxeari ekipamendu berriak gehituz joan zaizkio urte hauetan, hala nola Urgulleko Natur Txokoa eta Ulia Interpretazio Zentroa. Honela, ekintza koordinaturako Donostiako udal liburutegien sarea eratu zen, bertan kultur etxeak, ikastetxeak, elkarteak eta eragileak bezalako bidelagunak ere batuz. Izena eman zion parkeko mugak gainditu zituen Cristina Enea Fundazioak, inguruko lurretara ere hedatuz.

Kristina eneako bulegoa

Cristina Enea Fundazioaren ekinbide nagusiak aldatu

  • Donostiako Ingurumen Baliabideen Etxea
  • Urgulleko Natur Txokoa
  • Ulia Interpretazio Zentroa
  • Iraunkortasunaren Behatokia
  • Donostiako Bizikletaren behatokia

Sariak eta aitormenak aldatu

Egiten duen lana dela eta, sari bat jaso du:

  • 2010: Bioaniztasunaren defentsan Donostiako Slow Food Conviviumak emandako German Arrienen omenezko Lehenengo Saria.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. «Cristina Enea Fundazioa: hamar urte, natura eta zientzia elkarlotzen» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-09).
  2. «Cristina Enea Fundazioa - Cristina Enea Fundazioa» www.cristinaenea.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-09).
  3. «Bioaniztasunaren defentsan German Arrien saria - Cristina Enea Fundazioa» www.cristinaenea.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-09).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu