Creel (Chihuahua)

Creel, Chihuahua» orritik birbideratua)

Creel (AFI: [kril]), baita Creel Estazioa deitua ere, Chihuahua estatuko herri turistiko bat da, Mendebaldeko Sierra Madre Mendilerroaren goialdean kokatua, Bocoyna udalerrian. Chihuahua hiritik 175 kilometro ingurura dago. 2007tik Mexikoko Herri Magikoaren izendapena du. Egun oso leku turistikoa da.

Creel
Creel
Mexikoko herria
Administrazioa
Estatu burujabe Mexiko
Mexikoko estatu Chihuahua
Municipality of MexicoBocoyna
Izen ofizialaCreel
Jatorrizko izenaCreel
Posta kodea33200
Geografia
Koordenatuak27°45′11″N 107°38′06″W / 27.7531°N 107.635°W / 27.7531; -107.635
Map
Altuera2.345 m
Demografia
Biztanleria5.026 (2010)
Informazio gehigarria
Sorrera1907ko maiatzaren 26a
Telefono aurrizkia635
Ordu eremuaUTC−07:00
Matrikula8

Historia aldatu

Creel Estazioa, edo, besterik gabe, Creel, 1907ko maiatzaren 26an sortu zen, Nariachi izeneko arrantxeria tarahumara batean. Chihuahua hiritik abiatuta, Topolobampo portu sinaloentsean amaitzen den tren-geltoki gisa du jatorria. Gaur egun Chihuahuatik Ozeano Bareara bezala ezagutzen den burdinbide hau; antzina, Kansas City, Mexiko eta Ekialde Trenbidea bezala ezagutzen zen eta urte askotan Creelen amaitzen zen, 60ko hamarkadan Mexikoko gobernuak bere egungo trazadura amaitu zuen arte. Herritarrek herriari Chihuahuako gobernadore Enrique Creel Cuilty izena eman zioten; gizon hori estatuko trenbideen bultzatzaile nagusia izan zen.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu