Cortinarius agathosmus

Cortinarius subviolascens» orritik birbideratua)

Cortinarius agathosmus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.

Cortinarius agathosmus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius agathosmus

Sinonimoa: Sericeocybe subviolascens.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 1 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, gris-zurixka, errezel haritsu-zetadun baten ondorioz, hondo gris-arre koloreko baten gainean, geroago okre antzeko kolorekoa edo gamuza kolorekoa.

Orriak: Buztin kolorekoak urdinez lausotuak, gero okreak.

Hanka: 3 eta 7 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 2,5 cm bitarteko diametrokoa, nahiko lodia eta sendoa, zilindriko klabiformea, lila, zurixka-lila, edo zurixka, feltrodun-zurixka, betea.

Haragia: lila-more kolorekoa hankan, errefauaren usain pixka batekin, kanforra ere gogorarazten du. [1]

Etimologia: Cortinarius hitza gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Subviolascens epitetoa, Cortinarius violascens delakoaren antzekoa delako du.

Jangarritasuna

aldatu

Ez da jangarria.

Nahasketa arriskua

aldatu

Erraz ez den identifikatzen Cortinarius bat da, eta Cortinarius violascens-en antzekoa izan beharko luke.

Sasoia eta lekua

aldatu

Koniferoen basoetan, betez ere izei gorrien azpian.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Frantzia, Estonia, Alpeak, Erresuma Batua, Finlandia, Suedia, Norvegia, Errusia.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 167 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  2. Cortinarius agathosmus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu