Cortinarius illuminus

Cortinarius illuminus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.

Cortinarius illuminus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius illuminus
Fr., 1838

Sinonimoak: Cortinarius dilutus, Gomphos illuminus, Cortinarius saturatus, Hydrocybe illumina, Hydrocybe saturata.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 5 eta 9 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, gero lautua, marroia hezetasunean, okre antzeko-gorrixka lehorrean; ertza ildaska finekin eta txikia.

Orriak: Horiak, gero arre-herdoil kolorekoak, ia iritsi gabe edo itsatsiak. Orritxo ugarirekin.

Hanka: 6 eta 10 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 1,5 cm bitarteko diametrokoa, zetadun zilarreztatua, zahartzean arre kolorea hartzen du, zilindrikoa, bihurgunetsua.

Haragia: Zurixka arrexkaz lausotua. Usain eta zapore nabarmenik gabea.[1]

Etimologia: Cortinarius hitza gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Saturatus epitetoa latinetik dator, asebete, ugari esan nahi duen “satur” hitzetik. Ale asko agertzen direlako.

Jangarritasuna

aldatu

Ez da jangarria.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udaren amaieran eta udazkenean. Hostozabalen eta koniferoen basoetan.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa (batez ere Alpeak eta Eskandinavia), Errusia.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 189 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  2. Cortinarius illuminus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu