Cortinarius herbarum Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.

Cortinarius herbarum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius herbarum
Rob.Henry, 1952

Deskribapena aldatu

Kapela: 4 eta 8 cm bitarteko diametrokoa. Trinkoa, esfera-erdi formakoa, hori-okre kolorekoa arrosa kolorez lausotua eta ertzean gortina zuri baten presentzia nabarmenarekin.

Orriak: Zuri-krema kolorekoak, gero okre zurbil kolorekoak ertz argiagoarekin.

Hanka: 8 eta 10 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 3,5 cm bitarteko lodierakoa. Borra forman, oinarrian loditua, zuria errezelaren hondarrekin.

Haragia: Zurixka, zilar-nitratoarekin kontaktuan jartzen bada, arre kolorekoa bihurtzen da. Usain eta zapore gabea.[1]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Herbarum epitetoa latinetik dator, belarretakoa, esan nahi duen "herbarum" hitzetik. Bere habitatagatik.

Jangarritasuna aldatu

Multiformis taldeko Cortinarius denak bezala, jangarria da.[2]

Nahasketa arriskua aldatu

Ia, Cortinarius multiformis delakoaren aldaera bat da, hori-okre-arrosa koloreko kapelarekin eta gortina zuriaren presentzia nabarmenarekin.

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean. Picea excelsa zuhaitzen azpian, leku belartsuetan.

Banaketa eremua aldatu

Quebec, Frantzia, Alemania. Alpeak.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 210 or. ISBN 84-282-0865-4..
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 141 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Cortinarius herbarum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu