Cortinarius aureofulvus

Cortinarius aureofulvus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.

Cortinarius aureofulvus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius aureofulvus
M.M.Moser, 1952

Sinonimoak: Phlegmacium aureofulvus, Calonarius aureofulvus.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 6 eta 12 cm bitarteko diametrokoa. Ganbila, gero zabalduagoa, kolore bizi iraunkor eder batekoa, ertzean hori-sufre kolorea du eta erdirantz lehoi kolorea, nahiko likatsua, distiratsua eguraldi lehorrarekin, geruza banangarriarekin. Ertza barrurantz biribildua.

Orriak: Estu samar, itsatsiak, pixka bat mehetuak. Horiak, gero herdoil kolorekoak.

Hanka: 4 eta 6 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 1,5 cm bitarteko diametrokoa. Labur samarra eta erraboilduna, isla berdexka bereizgarriekin eta behean erraboil gorri-arre koloreko lodi batekin. Luzaroan gortina hori oso nabariarekin oinean, herdoil koloreko esporekin zikindua.

Haragia: Zuria, kapelaren azalaren azpian hori arin kolorekoa eta baita oinaren erraboilean ere; usaingabea eta zaporegabea.[1]

Etimologia: Cortinarius hitza gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Aureofulvus epitetoa berriz latinetik dator, urre kolorea esan nahi duen “aureus” hitzetik eta lehoi kolorekoa esan nahi duen, “fulvus” hitzetik. Kapelaren koloreagatik.

Jangarritasuna

aldatu

Jangarria.

Nahasketa arriskua

aldatu

Cortinarius aureoturbinatus antzekoa da.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udan eta udazkenean. Koniferoen basoetan, betez ere Picea excelsa izeien azpian.

Banaketa eremua

aldatu

Batez Norvegia, Suedia eta Finlandia ere, Frantzia, Alemania, Espainia, Estonia, Polonia, Austria, Alpeak, Eslovenia, Kanada, Ameriketako Estatu Batuak.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 159 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  2. Cortinarius aureofulvus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu