Coprinus vosoustii Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Coprinus vosoustii
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaCoprinus
Espeziea Coprinus vosoustii
Pilát, 1942

Deskribapena

aldatu

Kapela: Lehenengo obalatua erpin lauarekin eta gero zabaldua, 6 cm inguru harrapatzen dituena, ezkatatsu samarra eta zurixka, erpinean krema zurbil koloreko mintz lodi bat izaten du, honek bereizten du garbi espeziea.

Orriak: Hasietan zuriak, oso estu, gero delikueszenteak, kapela dena belzten du goiko mintza izan ezik, honek lehen bezala jarraitzen du.

Hanka: Zilindrikoa, zuria, 10 cm inguruko garaierakoa eta cm 1 inguruko diametrokoa, gutxi markatutako bolba.

Haragia: Gutxi, fruituaren usainarekin.[2]

Etimologia: Coprinus hitza grezieratik dator, “coprinus” hitzetik, eta, simaurrari dagokiona, esan nahi du, simaurretan hazten dena.

Jangarritasuna

aldatu

Interes gastronomikorik gabea.

Sasoia eta lekua

aldatu

Euriteen ondoren eremu lehor eta idorretan hazten da. Oso urria.

Banaketa eremua

aldatu

Ameriketako Estatu Batuak, Euskal Herria, Espainia, Italia, Ukraina.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Banco de setas. Catalogo micológico.
  3. Coprinus vosoustii: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu