Connopus acervatus Marasmiaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Connopus acervatus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaMarasmiaceae
GeneroaConnopus
Espeziea Connopus acervatus

Sinonimoak: Marasmius acervatus, Collybia acervata.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 2 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, hasieran kanpai itxurako ganbila eta gero laua. Biluzia, zimurtsua eta higrofanoa eta gorrixka kolorekoa da, eguraldi hezean ilundu egiten da eta lehorrarekin zurbildu.

Orriak: Libreak, meheak eta estu, hasieran zurixkak eta gero horixka samarrak eta arrosa kolorekoak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Zaila, luzea eta fistulosoa, marroi-purpura distiratsu kolorekoa, zurbilagoa goialdean eta oinarria iletxo zuriz estalia.

Haragia: Mehea, zurixka edo pixka bat arrosakara, usain nabarmenik gabea eta zapore gozokoa.

Etimologia: Collybia antzinako grekotik dator, eta txanpona esan nahi du. Perretxikoaren formagatik. Acervata epitetoa latinetik dator, soropildua esan nahi duen “acervatus” hitzetik. Soropildua hazten delako.

Jangarritasuna

aldatu

Ez du interes gastronomikorik.

Nahasketa arriskua

aldatu

Collybia dryophila delakoak badu antza, baina honek kolore ilunagoa du, koloretako oina eta soropildua hazten da, ez bakarka edo taldeetan. Collybia edo Marasmius bresadolae ia berdina da, baina isolatuta edo taldeetan hazten da, ez soropildua.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udaberritik udazkenera. Enborren oinarrian, normalean hainbat aleko sortak sortuz; baita egur hiletan eta eroritako adar eta orbeletan.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia, Himalaiako eremua, Japonia, Australia, Kongoko Errepublika Demokratikoa.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. Connopus acervatus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu