Concerto delle donne edo Concerto delle Dame (literalki, emakumeen edo damen taldea), Errenazimentu amaierako emakume abeslarien talde profesional bat izan zen. Italiako Ferrara hirian aktiboa izan zen. Bere birtuosismo tekniko eta artistikoagatik ospe handia izan zuen. Taldea Ferrarako dukea zen Alfontso II.a Estekoak sortu zuen, 1580an, eta aktibo egon zen 1597an gortea desegin zen arte. Giacomo Vincenti editore musikalak emakume hauek goretsi zituen virtuose giovani (gazte birtuosoak) bezala, garaiko iruzkingileen sentimenduaren berri emanez.[1]

Taldea Alfontso II.a Estekoaren gortean sortu zen.
Luzzasco Luzzaschiren Quinto libro dei madrigali a cinque voci liburuaren azala (Ferrara, 1595).

Jatorria aldatu

Taldearen jatorria, 1570eko hamarkadan, dukearen isilpeko musika informalaren testuinguruan, elkarrentzako musika jotzen zuten kortesanoen talde zaletu batean dago. Taldea eboluzionatuz joan zen, gorteko zirkulu txikiko kideentzako eta bisitari garrantzitsuentzako kontzertu formalak ematen zituen emakume abeslarien talde profesional bat bihurtu arte. Bere interpretazio-estilo bereizgarria, apaindura handiko kantua, Ferrarako gortean ospe handia ekartzeaz gain, garaiko konpositore bikainak motibatu eta inspiratu zituen.[2]

Garrantzia aldatu

Concerto delle donne emakumeek interpretazio musikal profesionalizatuaren testuinguruan zuten zereginaren iraultza-elementu bat izan zen, eta Este leinu historikoaren tradizioa musika-zentro entzutetsu gisa mantendu zen. Bere ospea Italia osoan zabaldu zen, eta imitazioak inspiratu zituen Medici eta Orsinitarren gorte boteretsuetan. Erakunde hau sortzea izan zen Italiako musika profanoaren gertakaririk garrantzitsuena, XVI. mendearen amaieran, eta gorte horretan gertatu ziren berrikuntza musikalak garrantzitsuak izan ziren madrigal eta sekonda pratikoaren garapenerako.[3]

Taldea Musica reservataren joeran kokatzen da.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu