Computational Linguistics
Computational Linguistics (euskarazko itzulpena: Hizkuntzalaritza konputazionala, edo hizkuntzaren prozesamendua) hiru hilean behin berrikusten den sarrera irekiko aldizkari akademikoa da, hizkuntzalaritza konputazionalaren esparrukoa. MIT Press-ek argitaratzen du Association for Computational Linguistics elkartearentzat (ACL). Aldizkarian artikuluak, gogoeta txikiak (squib-ak) eta liburu-kritikak daude. American Journal of Computational Linguistics gisa sortu zuen 1974an David Hays-ek, eta 1978ra arte bakarrik argitaratu zen mikrofitxetan. George Heidorn-ek 1980an inprimatutako aldizkari bihurtu zuen, hiru hilean behin argitaratzen dena. 1984an, aldizkariak gaur egungo izenburua hartu zuen. 2009az geroztik aldizkari irekia da.
Journal Citation Reports-en arabera, aldizkariaren eragin-faktorea 7,778 zen 2021ean.
Erredakzioa aldatu
Pertsona hauek dira edo izan dira edizio-buruak:
- David G. Hays (1974-1978)
- George Heidorn (1980-1982)
- James F. Allen (1982–1993)
- Julia Hirschberg (1993-2003)
- Robert Dale (2003-2014)
- Paola Merlo (2014-2018)
- Hwee Tou Ng (2018-oraina)[1]
Erreferentziak aldatu
Ikus, gainera aldatu
Kanpo estekak aldatu
- Webgune ofiziala
- Hizkuntzalaritza konputazionalari buruzko informazio historikoa, Julia Hirschberg-ek idatzia eta 2002ko ekainean eguneratua.