Coma-ruga, Kataluniako El Vendrell udalerriko herri bat da, Tarragonako probintziako Baix Penedès eskualdean. Berez, lur lehorrean dagoen El Vendrell udalerriko kostaldeko herria da.

Coma-ruga

Coma-rugako hondartza.
Herrialdea  Katalunia
Probintzia Tarragonako probintzia
Udalerria El Vendrell, Baix Penedès
41°10′52.45″N 1°31′29.06″E / 41.1812361°N 1.5247389°E / 41.1812361; 1.5247389
Biztanleria 4.074 (2015)
Posta kodea 43880

Herriaren kostaldean zehar eguzkipean paseatzeko atsegina den pasealeku edo malekoi moduko bat dago, bai eta hondartza luzea ere.

Kostaldeko aisialdi lekua denez, udaldean turistez lepo egon ohi da, negualdean berriz herria osatzen duten urbanizazio gehienak hutsik daudenez, giro lasaieko herria bilakatzen da.

Garraioa aldatu


 
Coma-rugako hondartza.


Kanpo estekak aldatu