Colonna enparantza
Colonna enparantza (italieraz: Piazza Colonna) izenekoa, Erromako enparantzarik ezagunenetako bat da. Bere inguruan Colonna rionea zabaltzen da.
Colonna enparantza | |
---|---|
Piazza Colonna | |
Kokapena | |
Herrialdea | Italia |
Italiako eskualdeak | Lazio |
Italiako hiri metropolitarra | Erromako hiri metropolitarra |
Muga-hiri | Erroma |
Koordenatuak | 41°54′04″N 12°28′48″E / 41.90106°N 12.47992°E |
Historia eta erabilera | |
Izenaren jatorria | Marko Aurelioren zutabea |
Etimologia
aldatuEuskaraz "zutabea" esan nahi du, izan ere K.o. 193 urtetik bertan Marko Aurelioren zutabea egon baita.
Historia
aldatuXVI mendean enparantza itxuratzen hasi zen. 1562an Chigi jauregiaren lanak hasi eta 1580an bukatu ziren. Garai hartan hainbat elementu ere gehiytu zitzaizkion plazari; 1577an iturri bat eraiki zen eta 1589an San Pauloren brontzezko estatua ezarri zuen zutabearen gainean. Enparantza mugatzen duten gainerako eraikinak XIX mendean altxatu ziren, denetan aipagarriena Wedekind jauregia.
1916an Italiako gobernuak Chigi jauregia erosi eta gaur egun Italiako Lehen Ministroaren bizilekua da.