Colegiales (Buenos Aires)

Colegiales Buenos Aires Hiria zatitzen den auzoetako bat da. La Platako Unibertsitateak 2009an egindako ikerketaren arabera, Buenos Airesen bizi-kalitate onena duen auzoa da, San Nikolasek eta Villa Ortúzarrek jarraitua. [1]

Colegiales
Buenos Aires hiriko auzoa
Administrazioa
Estatu burujabe Argentina
HiriaBuenos Aires
Commune of Buenos AiresComuna 13
Geografia
Koordenatuak34°34′27″S 58°26′57″W / 34.5742°S 58.4492°W / -34.5742; -58.4492
Map
Azalera2.3 km²
Altuera27 m
Demografia
Biztanleria52.551 (2010)
Dentsitatea22.848,26 bizt/km²

Incas, Elcano, Virrey del Pino, Cabildo, Jorge Newbery, Crámer, Dorrego, Álvarez Thomas eta Baso etorbideek mugatuta dago. Belgrano auzoak mugatzen du iparraldetik, Palermok ekialdetik, Chacaritak hegoaldetik eta Villa Ortúzarrek mendebaldetik.

2,29 km²-ko azalera eta 52.391 biztanle ditu 2001eko erroldaren arabera. Biztanle-dentsitatea 22.878,1 biztanle/km²-koa da. [2]

Intereseko lekuak aldatu

1960ko hamarkadan, auzoko osasun etxe nagusia inauguratu zen: Colegiales sendategia, Conde kalean dagoena (851. zenbakian). [3]

Etxadi erdira, Conde kalean ere, FM Metro (95,1 MHz) irratiaren instalazioak daude .

2012az geroztik ia Lacroze eta Álvarez Thomas etorbideen elkargunean 1500 pertsonentzako (lehengo Teatro Argos edo Colegiales) antzokia dago, Vorterix multimedia-k kudeatzen duena eta Vorterix Rock irratia igortzen den tokitik. [4]

Buenos Aires Hiriko Komunen Legearen arabera, Colegiales 13. Komunaren zati bihurtu da, Belgrano eta Núñez auzoekin batera.

Irudiak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu