Estatistikan, Cohenen kappa κ kappa hizki grekoaz irudikatzen dena, balorazio metodo edo epaile ezberdinen arteko adostasun mailarako neurria da, printzipioz 2 balorazio metodo edo epailetarako, balorazioa aldagai kualitatibo edo kuantitatibo diskretu baten arabera egiten delarik, zoriz itxaron daitekeen adostasun maila ere kontuan hartuz. 2 epaile baino gehiagotarako bertsio bat ere garatu da. Adibidez, froga bat burutu ondoren, bi irakaslek hainbat ikaslek irakasgai bat gainditu duten, gainditu ez duten edo gainditzeko beste aukera bat eman behar zaien erabaki dute modu independentean. Cohenen kappa koefizienteak bi irakasleak euren balorazioetan zenbateraino datozen bat neurtzen saiatuko litzateke adibidean, zoriz itxaron daitekeen adostasun maila baztertuz. Neurketa ezberdinen zehaztasuna aztertzeko ere erabil daiteke.

Formula honen arabera kalkulatzen da:

(1)

izanik, adostasun proportzioa eta zoriz itxarondako adostasun maila hurrenez hurren. Koefiziente honek [-1,1] tarteko balioak hartzen ditu. Negatiboa denean, desadostasuna da nagusi balorazioetan. [0,0.6] tartean adostasuna txikia eta 0.6tik gorako balio baterako adostasuna handia dela esan daiteke, interpretazio egoki bat egiteko antzeko ikerketak eta ikergai den egoera bera ere kontuan hartu direla jakinik betiere.

Adibidea

aldatu

Bi irakaslek 71 ikasleri buruz emandako balorazio gurutzatuak azaltzen dira honako kontingentzia taula honetan:

gainditu ez gainditu beste aukera bat GUZTIZKO
gainditu 25 8 5 38
ez gainditu 4 16 2 22
beste aukera bat 2 3 6 11
GUZTIZKO 31 27 13 71

  adostasun maila kalkulatzeko, bi irakasleak ados daudeneko ikasleen proportzioa eman behar da:

 

Zoriz itxaron daitekeen adostasun maila honela kalkulatzen da:

 

Eta beraz,

(1)

 

Adostasun maila ertaina dela esan daiteke.

Epaile anitzetarako bertsioa

aldatu

2 balorazio edo epaile baino gehiago daudenean, epaileen arteko bikote posible guztiak osatzen dira, ordena kontuan hartu gabe, eta bikote bakoitzeko Cohenen kappa, 2 epaileko bertsioan, kalkulatzen da. Adostasun maila epaile guztietarako, kalkulaturiko kappa koefizienteen batez bestekoaren bitartez neurtu daiteke, 2 epaileko kappa bezala interpretatuz.

Kanpo estekak

aldatu