Adostasun neurri
Estatistikan, adostasun neurriak balorazio metodo edo epaile ezberdinen arteko adostasuna neurtzeko erabiltzen dira, hainbat elementu edo objekturi buruz emandako balorazioei buruz. Ohizkoak dira giza ezaugarri bati buruz epaile edo balorazio metodo ezberdinek ematen duten neurketa fina den erabakitzeko azterketan. Fenomeno baterako egin daitezkeen neurketen zehaztasuna (ez ordea baliozkotasuna) aztertzeko ere erabil daitezke. Adibidez, haizearen norabidea jasotzeko orduan bi neurketa tresnen artean adostasun txikia bada, bietako bat gutxienez oker dagoela erabaki behar da, baina adostasuna handia izanda ere, ezingo da baieztatu neurketa tresnak baliozkoak direnik, norabidea ongi neurtzen denik alegia.
Adostasun neurri ezberdinak erabili behar izaten dira epaile kopurua 2 edo 2 baino handiagoa den eta balorazioa egiteko erabiltzen den eskalaren arabera (nominala, ordinala edo tarte erakoa). Kendallen tau esaterako bi epailetarako bakarrik erabil daiteke.