Club Polideportivo Mérida

Club Polideportivo Mérida futbol talde extremaduratarra izan zen, 1912an Mérida hirian sortu eta 2000an desegindakoa. Espainiako lehen mailan jokatu zuen aurreneko talde extremaduratarra izan zen.

Club Polideportivo Mérida
Ezizena(k)Romanos, Pecholatas
Sorrera1912
Futbol zelaiaEstadio Romano
edukiera: 14.600 lagun
inaugurazioa: 1953
2000desegina
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Historia aldatu

1921 urtean sortu zen Emérita Foot-ball Club izenarekin eta ondoren hainbat izen izan zituen:

  • Emérita Foot-ball Club (1921-1929)
  • Club Deportivo Emerita (1929-1934)
  • Emérita Foot-ball Club (1934-1936)
  • Sociedad Deportiva Emeritense (1939-1966)
  • Mérida Industrial C. F. (1966-1985)
  • Club Polideportivo Mérida (1985-2000)

Unerik onena 1990. hamarkadan iritsi zitzaion. 1985 urtean Club Polideportivo Mérida izena hartu eta Bigarren B mailara igotzea hartu zuen helburu. 1989 urtean lortu zuen helburua eta 1991n Bigarren mailara igo zen. 1994-95 denbioraldian denboraldi bikaina egin zuen Sergio Kresic entrenatzaile zuela eta txapeldun izanik Lehen mailara igotzea lortu zuen. 22 taldetako liga izan zen. Hamabost jokalari berri fitxatu zituen baina azken aurreko gelditu eta maila galdu zuen. 1996-97an berriz izan zen bigarren mailako txapelduna eta Lehen mailara itzuli zen, oraingoan Jorge D'Alessandro entrenatzaile zuela. Berriz ere azken aurreko gelditu eta maila galdu zuen. Urte honetan bertan Kopako final laurdenak jokatzera iritsi zen. FC Barcelonak kanporatu zuen.

Bigarren mailan kirol aldetik maila egokia mantendu zuen arren diru arazo larriak izan zituen eta 2000 urtean taldea desegin zen. Mérida Unión Deportiva izenarekin birfundatu zen harrobiko Mérida Promesas taldearen tokia hartuz baina honek ere ez zuen asko iraun eta desegin zen. Honen lekua Mérida Asociación Deportiva taldeak hartu zuen 2013an. Gaur egun bigarren B mailan dabil.

Uniformea aldatu

     
 
 
 
1927-1933
     
 
 
 
1933-1967
     
 
 
 
1967-tik
     
 
 
 
1997-2000

Datuak aldatu

2000 arte:

  • Denboraldiak 1. mailan: 2
  • Denboraldiak 2. mailan: 7
  • Denboraldiak 2. B mailan: 3
  • Denboraldiak 3. mailan: 37
  • Ligako posturik onena: 19.a Lehen mailan (1997-98)

Irabazitako txapelketak aldatu

hemeretzigarrena 1997-98an.

1994-95, 1996-97

final laurdenak 1997-98an.

Kanpo estekak aldatu