Cliffhanger (filma)
Cliffhanger (euskaraz literalki Amildegi-Zintzilikaria) 1993ko Renny Harlin estatubatuar zinema zuzendariaren ekintza filma bat da. Sylvester Stallone, John Lithgow, Michael Rooker, Janine Turner, Rex Linn, Caroline Goodall, Leon Robinson, Craig Fairbrass, Paul Winfield eta Ralph Waite aktoreek antzeztu zuten.
Cliffhanger (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1993 |
Izenburua | Cliffhanger |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak eta Italia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | ekintza-filma, thrillerra eta survival film (en) |
Iraupena | 113 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Renny Harlin |
Gidoigilea(k) | Michael France Sylvester Stallone |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Alan Marshall Mario Kassar |
Konpainia ekoizlea | Carolco Pictures (en) StudioCanal (en) |
Edizioa | Frank J. Urioste |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Trevor Jones |
Argazki-zuzendaria | Alex Thomson |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Colorado |
Argumentu nagusia | terrorismoa |
Historia | |
Nominazioak | |
Mendi Harritsuetan filmatua eta girotua dago.
Argumentua
aldatuMendi Harritsuetako erreskate talde bateko eskarmentu handiko Gabe Walker (Sylvester Stallone) eskalatzaileak eskalada batean jazotako ezbehar batean bere adiskide Halen (Michael Rooker) neskalagunaren heriotza ekidin ezin izanaren atsekabearen ondorioz depresio jasan eta lanetik erretiroa hartzea erabaki du. Baina inguru hartan jazotako lapur talde batek bahitutako hegazkin baten istripuak bizirik irten diren bidaiariak erreskatatzera bultzaraziko du, horretarako goi mendian barna, bere bizia arriskatuz misio zail bati ekingo dio, ustezko bidaiari horiek hegazkinean zioan diruaz nola edo hala jabetu nahi duen lapur-hiltzaile talde bat dela jabetu gabe.
Aktoreak
aldatu- Sylvester Stallone: Gabe Walker, Mendi Harritsuetan erreskate lanetan jardun ohi den eskarmentu handiko eskalatzaile trebea
- John Lithgow: Eric Qualen, lapur taldeko buru zital eta gupidagabea, 100 milioi dolar lapurtu nahi ditu
- Michael Rooker: Hal Tucker, Walkeren lankidea, hura eskalada ezbehar batean jazotako bere neska-lagunaren heriotzaren erruduntzat du
- Janine Turner: Jessie Deighan, Walkeren neska-laguna, bai eta mendiko erreskatatzailea
- Rex Linn: Richard Travers, Qualenekin batera lapurretan dabilen Ogasun agente ustela
- Caroline Goodall: Kristel, Qualenen taldekidea eta neska-laguna
- Ralph Waite: Frank, mendi erreskatatzaileentzat lan egiten ohi duen helikoptero pilotu beteranoa
- Leon Robinson: Kynette, Qualenen taldekidea
- Craig Fairbrass: Delmar, Qualenen taldekidea
- Gregory Scott Cummins: Ryan, Qualenen taldekidea
- Denis Forest: Heldon, Qualenen taldekidea
- Max Perlich: Evan, paraxutismo zaletua gaztea
- Trey Brownell: Brett, paraxutismo zaletu gaztea
- Paul Winfield: Walter Wright
Kanpo estekak
aldatu- Cliffhanger filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)